Gutxienez 12 pertsona hil dira Kazakhstanen, hegazkin zibil bat Almaty aireportutik aireratu eta berehala erorita. Etxe bat jo du airekoak. Gutxienez 60 zauritu daude.
Almatytik Nursultan hiribururako (lehengo Astana) bidaia egin behar zuen hegazkinak. Aireportuko arduradunek esan dutenez, 93 bidaiari zeramatzan, tartean zortzi haur eta eskifaiako bost kide. Oraindik ez dakite zergatik amildu den airekoa.
Kazakhstango Barne Ministerioak hasieran adierazi du hildakoak 15 zirela, baina gero 12 izeneko zerrenda bat argitaratu du. Hildakoen artean hegazkineko kapitaina dago.