Afganistan

Gutxienez 12 lagun hil dituzte Kabul erdian egindako atentatu suizidan

Afganistango Barne Ministerioaren aurrean egin dute erasoa. Atzo zortzi urte okupatu zuten AEBek herrialdea.

2009ko urriaren 8a
11:50
Entzun
Afganistan atzerriko militarrez josita dagoen arren, gaur Kabul hiriburuan beste atentatu bat egin dute eta, ondorioz, gutxienez 12 lagun hil dira eta 83 zauritu, iturri ofizialen arabera. Ekintzaile talibanek bere gain hartu dute erasoa eta guztira 35 lagun hil dituztela adierazi dute.

Kabul erdian egin dute erasoa, Afganistango Gobernuaren Barne Ministerioaren aurrean eta Indiako enbaxadaren ondoan. Hain zuzen, atentatu suizida izan da. Poliziak adierazi du erasoaren egileak autoan zihoala lehertu duela bonba.

Atzo zortzi urte okupatu zuten Ameriketako Estatu Batuek Afganistan, eta talibanek jakinarazi dute euren herrialdearen "independentziaren alde borrokan" segituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.