Israelek Libano bonbakatzen jarraitzen du 18.egunez jarraian. LBC Libanoko telebistak jakinerazi duenez, familia bereko sei lagun Israelgo Armadak erasotu duen eraikin bateko hondakinen azpian geratu dira Nabatiya inguruan. Beste seiak Ain Arab inguruan zendu dira.
Bien bitartean, 72 orduko su-etena eskatu zion atzo Israeli Jan Egeland Gai Humanitarioetarako nazioarteko erakundeko idazkariordeak. NBEk Libanora laguntza bidaltzeko egin zuen etenaren eskaera baina Israelek ez dela “beharrezkoa” esan du gaur.
Atzo eskatu zien Egelandek Israel eta Hezbolari etena egiteko, Libano hegoaldeko adinekoak, haurrak eta zaurituak atera eta laguntza igortzeko. Israelgo Gobernuko bozermaile Avi Paznerrek esan duenez, “ez dago 72 orduko su-etenaren beharrik”, Israelek Libanora laguntza ailegatzeko bide bat ireki duelako.
Bestalde, AEB Amerikako Estatu Batuetako estatu idazkari Condoleeza Rice bigarren aldiz joango da gaur Israelera su-etena lortzeko proposamena eramango du. Israelgo lehen ministro Ehud Olmertekin bilera egitekoa dela jakinarazi du Israelgo irrati publikoak. Giza laguntza eta Israel eta Libanoren arteko gatazkarekin amaitzeaz hitz egingo dutela adierazi du irratiak. Aurreko astean ere Israelen egon zain AEBetako estatu idazkaria baina orduan ez zuen su-etenik eskatu. Bihar Tzipi Livni Israelgo Atzerri ministroarekin eta Amir Peretz Defentsa ministroarekin bilduko da AEBetako estatu idazkaria.
EKIALDE HURBILA
Gutxienez 12 libanoar hil dira Israelen erasoetan
Libano hegoaldea erasotu du berriz Israelgo Armadak. Nabatiye eta Ain Arab herrietara misilak jaurti ditu eta gutxienez 12 lagun hil dira. Hildakoen artean, familia bereko sei pertsona hil dira. Bestalde, NBEk eskatutako 72 orduko su-etena baztertu du Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu