00:18an hartu dute sutearen abisua segurtasun indarrek. 210 suhiltzaile inguru joan dira bertara sua amatatzera; bi ordu inguru behar izan garrak kontrolpean hartzeko, eta beste bi sua erabat itzaltzeko.
Suhiltzaileek diotenez, badirudi sua bigarren solairuaren eta seigarrenaren arteko punturen batean piztu dela, eta beraz, gorago bizi zirenak ezin izan dira handik atera. Horregatik, hildakoetako batzuk itota hil dira.
Sua zerk piztu duen ez dakite oraindik, eta ikerketa abiatu dute jakiteko. Nolanahi ere, zenbait lekukoren arabera jende gehiegi bizi zen etxebizitza bakoitzean, eta horregatik zenbaitek logeletan prestatzen zuen janaria, su eta guzti. Gainera, eraikineko hainbat kable egoera "oso kaskarrean" zeudela diote suhiltzaileek.
Ezbeharra
Gutxienez 14 haur eta hiru heldu hil dira Parisen eraikin batetan piztu den sutean
Etxebizitzen eraikin batean sutea izan da goizaldean Parisen, eta gutxienez 17 lagun hil eta 44 zauritu dira. Hildakoetako 14 behintzat haurrak dira, eta haurdun zegoen emakumezko bat ere hil da. Zazpi solairuko eraikina erre da XIII barrutiko Vincent Auriol etorbidean. Etxebizitza gehienetan Afrikako etorkinak bizi ziren alokairuan. 150 lagun inguru ziren denera, eta France Info irrati kateak esan duenez, karitate erakundeek eraman zituzten harantz, etxebizitza egokiagoak aurkitu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu