Italiako Adriatikoko itsasertzean dagoen Bari hiritik Tunisiara zihoan hegazkina, baina 15:55etan itsasora erori da, Siziliako itsasertzean. Minutu batzuk lehenago Palermoko aireportuan larrialdiko lurrartzea egiteko baimena eskatu du.
Zehazki, Palermoko itsasertzetik 13 kilometro ingurura amildu da, eta ezbeharra gertatu eta berehala, hamarnaka anbulantzia eta larrialdiko talde hurbildu dira kostaldeko inguru horretara hegazkineko bidaiarak erreskatatzeko.
Italiako Itsas Guardiak jakinarazi duenez, gutxienez 14 bidaiari hilotz atera dituzte uretatik. Beste 20, ordea, bizirik erreskatatu dituzte, baina sei larri zaurituta daude. Halaber, sei desagerturen bila dabiltza.
Ezbeharra
Gutxienez 14 lagun hil dira Siziliako itsasertzean hegazkin bat uretara amilduta
Tunisair konpainiako helizedun hegazkin bat itsasora amildu da Italiako Sizilia uharte ondoan, Palermo hiriburutik hurbil. 39 lagun zihoazen hegazkinean (34 bidaiari eta tripulazioko bost kide), eta gutxienez haietatik 14 hil egin dira. Beste 20, aldiz, bizirik erreskatatu dituzte (sei larri daude), eta bost desagerturen bila dabiltza. Italiarrak ziren hegazkinean zihoazen bidaiari guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu