IRAKEN OKUPAZIOA
Gutxienez 14 lagun hil eta 58 zauritu dira Iraken hainbat leherketetan
Bi auto bonbak eta beste kamioi bonba batek eztanda egin dute gaur goizean Iraken. Lehenengo biak Bagdadeko Al Sadr City auzune xiitan gertatu dira eta 10 pertsona hil eta 50 zauritu dira. Bigarren erasoan kamioi bonba bat lehertu da Bagdad iparraldean, alderdi politiko baten egoitzaren aurrean. Gutxienez lau lagun zendu eta zazpi zauritu dira.
Bagdadeko Al Sadr Cityn gertatu dira lehen bi eztandak. Auto bonba bat Yamila auzoan lehertu da eta bestea handik 200 metrotara,Talbiya auzoan. Ustezko ekintzaile suizida lehen leherketa ikustera joan den jendearengana hurbildu da eta autoa lehertu du. Bi auzo hauetako biztanle gehienak xiitak dira, Muktada al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileak. Beranduago kamio batek eztanda egin du Bagdad iparraldean dagoen Kirkuk hirian. Kamioia Kurdistango alderdi abertzale nagusiaren egoitzaren aurrean lehertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu