mundua

Gutxienez 140 lagun hil dira Filipinetan, uholdeen ondorioz

'Ketsana' ekaitz tropikala Vietnamen sartuko da etzi.

2009ko irailaren 28a
16:10
Entzun
Ketsana ekaitz tropikala Filipinetako iparraldetik igarotzen ari da eta sortutako uholdeen ondorioz, gutxienez 140 lagun hil dira. Gainera, 32 lagun desagertuta daude. Hildakoen kopuruak gora egitea espero du Filipinetako Gobernuak.

441.000 lagunek beren etxeak utzi behar izan dituzte ekaitz tropikala dela-eta.

Vietnamera iristear da 'Ketsana'

Vietnamengo erdialdean ere uholdeak izan dira asteburuan eta gutxienez hamazazpi lagun hil dira. Hildakoez gain, sei lagun desagertuta daude. Euriteek gutxienez 9.600 etxebizitza suntsitu dituzte.

Eurite gehiago espero direla ohartarazi du Vietnamgo Gobernuak. Gainera etzi Filipinetan gogor jotzen ari den Ketsana ekaitz tropikala Vietnamen sartuko dela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.