iraken okupazioa

Gutxienez 15 lagun hil dituzte Iraken, eraso desberdinetan

Hilketek ez dute etenik Iraken. Gaur, Faluja bonbardatu dute AEBek, eta gutxienez 8 lagun hil dituzte. Bestalde, Irak mendebaldean segada egin die gaur erresistentziako kideek Goardia Nazionaleko kide izan nahi zuten gazteei. Mikrobus baten kontra tiro egin dute errebeldeek, eta barruan zihoazen sei gazte hil dituzte; gidaria zauritu egin da. Al Jamiya auzoko Al Rabie kalean izan da erasoa.

2004ko irailaren 25a
15:23
Entzun
AEBek esan dutenez, Falujako bonbardaketan hildakoen artean ez dago zibilik, baina Falujako erietxeetako sendagileek ez dute hori esaten. Sendagileen arabera, hildako 7 zibilak dira, eta zaurituetako 15 ere bai.

Goardia Nazionaleko kide izan nahi zutenei egin dieten erasoa aste honetan egin duten bigarrena izan da. Aurreko asteazkenean atentatua egin zuten. Orduan bonba-auto bat leherrarazi zuten, eta zazpi lagun hik eta 50bat zauritu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.