Uholdeak

Gutxienez 17 lagun hil dira Europaren iparraldean izan diren uholdeetan

Asteburu osoan zehar eguraldi petrala izan dute Europaren iparraldean: haizete gogorrak, ekaitz bortitzak eta uholde larriak. Horren ondorioz, gutxienez 17 lagun hil dira Suedian, Danimarkan, Erresuma Batuan eta Alemanian. Suedia izan da herrialderik kaltetuena; zazpi lagun hil dira bertan. Bestalde, ekaitzaren ondorioz Suediako bost zentral nuklear itzali egin behar izan dituzte, segurtasun arrazoiak direla eta.

2005eko urtarrilaren 10a
10:20
Entzun
Orotara 17 dira orain arte hildako lagunak. Zazpi Suedian, lau Danimarkan, hiru Erresuma Batuan eta beste hiru Alemanian. Bestalde, desagertutako lagunen kopurua ere handia da. Hala ere, aipatu herrialdeetako agintariek ez dute zehaztu zein den desagertutako lagunen kopurua.

Errusian ere larriak izan dira ekaitzak eragin dituen ondorioak, batez ere Kaliningrado eskualdean, Errusia, Polonia eta Lituaniaren arteko mugan. Lagun ugari etxerik gabe gelditu dira, eta beste askok etxeak utzi egin behar dituzte, erortzeko arriskua handia zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.