Pakistan

Gutxienez 18 lagun hil dituzte Pakistango meskita baten kontrako atentatuan

Islamabadeko meskita batean leherketa handia izan da, eta gutxienez 18 lagun hil eta hainbat zauritu dituzte. Meskitan milaka sinestun zeuden, errezoan. Bari Imam izeneko meskitan izan da erasoa, Pakistando Gobernuaren eraikitzetatik oso gertu. Erasoa suizida izan dela uste du Poliziak. Pakistango Gobernuak esan duenez, hildakoak eta zaurituak zehazki zenbat diren ez dago esaterik.

2005eko maiatzaren 27a
15:25
Entzun
Emergentzia zerbitzu pribatu bat den Edhi Welfare Fundazioko Haroon Shehzadek esan duenez, beraien langileek 18 hilotz zenbatu dituzte.

Anbulantzia ugari dago meskitaren inguruan, eta baita suhiltzaileak ere. Zaurituek erietxeetara eramaten ari dira.

Azken bost urteetan gisa horretako 16 eraso izan sira Pakistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.