Errefuxiatuak

Gutxienez 18 migratzaile hil dira Egeo itsasoan

Turkiako kostaldetik gertu hondoratu zen ontzia atzo; beste 15 pertsona bizirik atera zituzten.

Idomenin (Grezia) ez atzera ez aurrera harrapatuta dauden milaka iheslarietatik bat. SIMELA PANTZARTZI / EFE
2016ko martxoaren 6a
08:08
Entzun

Turkiatik irten eta Greziara heltzea zen haien asmoa, baina Egeo itsasoan hondoratu dira haien ametsak, eta biziak. Orotara hemezortzi iheslari hil dira itsasoan, Turkiako Didim hiritik gertu; beste hamabost bizirik atera dituzte. Urte hasieratik 321 iheslari irentsi ditu Egeoak. 

Kontinentera iristea lortu dutenek, ordea, ez dute egoera askoz hobea. Mazedoniako muga zeharkatzea gero eta zailagoa da gerratik eta heriotzatik ihesi doazenentzat. Orain, Greziarekin muga egiten duen herrialdeak erabaki du ez dituela onartuko Irak eta Siriako etorkinak, baldin eta euren jatorriko herri eta eskualdeetan "gatazka armaturik" ez bada. Hala, Damasko, Homs eta Bagdadeko errefuxiatuek ezin izan dute muga igaro.

Greziako agintarien arabera, joan den astearen amaieran 13.000 ziren dagoeneko Mazedoniako mugan harrpatuta geratutako migratzaileak. 

Europako Batasuneko eta Turkiako agintariek goi bilera egitekoa dute bihar, errefuxiatuen auziaz hitz egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.