Mundua

Gutxienez 19 lagun hil dira Haitin, 'Gustav' urakanaren ondorioz

Urakanak eragindako uholde eta luiziek hil dituzte lagun horiek, eta 9.000 bat lagun etxetik aterarazi behar izan dituzte.

2008ko abuztuaren 28a
18:38
Entzun
Haitiko Babes Zibilak eta komunikabideek zabaldutakoaren arabera, gutxienez 19 lagun hil dira herrialdean, Gustav urakanaren ondorioz. Zehazki, urakanak egunotan herrialdean barrena eragin dituen uholde eta luizien ondorioz zendu dira. Horrez gain, 9.000 lagun inguru beren etxeetatik aterarazi behar izan dituzte.

Gehien kaltetutako eremuan, hego-ekialdean, zortzi lagun hil dira, mendebaldean beste sei, eta Nippes departamenduan (hegoaldea) beste bost.

Gustav-en ondorioz 5.000 lagun kanporarazi dituzte mendebaldeko departamendutik eta beste 4.000 Port-au-Prince hiriburuaren iparraldera dagoen Cite Soleil auzo txiroan.

Haitiko hego-ekialdean egoera berean daude mila bat lagun, eta soroen %75 suntsitu dituzte eurite, uholde eta luiziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.