Gutxienez hemezortzi lagun hil eta 69 inguru zauritu dira Inguxetian izandako atentatu suizida batean. Nazran hiriko Parlamentuaren aurkako erasoa izan dela jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek. "Lehergailuak zeramatzan bonba auto batek Legebiltzarreko atea suntsitu du", nabarmendu du Inguxetiako Gobernuko bozeramaileak.
Bonba 20 kilo trilitaz osatuta zegoen eta eztandaren ostean, eraikinean sutea eragin zuen.
munduA
Gutxienez 19 lagun zendu dira Inguxetian, atentatu suizida batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu