Iraken okupazioa
Gutxienez 20 hildako Bagdaden, poliziak erreklutatzeko zentro baten aurkako atentatuan
Irakeko Poliziako indar berezietarako kideak erreklutatzeko zentro baten atarian gorputzera itsatsita zeraman lehergailua zartarazi du ekintzaile suizida batek; zehazki, polizia izateko izena emateko zain zeudenen ilaran. Gutxienez, 20 dira hildakoak.
Irakeko Barne Ministerioko iturriek agertu dutenez Jarmouk auzoko erreklutamendu zentroan izan da erasoa, eta hildako gehienak polizia izateko zain zeuden pertsonak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu