Mundua

Gutxienez 200 meatzari harrapatuta gelditu dira Turkian, meategi batek behea jota

Manisa probintzian izan da ezbeharra. 

2014ko maiatzaren 13a
08:05
Entzun

Informazio nahasia dator Turkiatik. Efe agentziaren arabera, hiru hildako daude, eta beste hamar ospitaleratu egin dituzte. AKP alderdiko diputatu batek bertako hedabideei baieztatutakoa ere jaso du Efek: horren arabera, gutxienez hogei dira hildakoak. Hori da, baita ere, Europa Press agentziak zabaldutako kopurua.

"Zifra asko ematen ari dira; nik oraingoz nahiago dut kopururik ez esan. Lehenengo, harrapatuta dauden langileekin hitz egitea lortu behar dugu", adierazi du Taner Yildiz Turkiako Energia eta Baliabide Naturalen ministroak.

Leherketa baten ondorioz gertatu da ezbeharra. Leherketa akats elektriko bati egotzi diote. Rusia Today hedabidearen arabera, baliteke 200-300 bitarte izatea meategian harrapatutako langileak. Meategiaren irteeratik lau kilometrora daude harrapatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.