yemen

Gutxienez 21 hildako eta 45 zauritu Yemenen

Saudi Arabiak bonbardatzen jarraitu du. NBEk agindutako astebeteko su-eten humanitarioa ez da bete.

Yemengo herritarra Saudi Arabiak aireko erasoan suntsitutako eraikinei begira. YAHYA ARHAB / EFE
2015eko uztailaren 13a
11:21
Entzun

Su-etenaren hirugarren eguna litzateke astelehenekoa, baina matxino huthien kontrako bonbardaketekin jarraitu du Saudi Arabiak. NBE Nazio Batuen Erakundeak geldialdia iragarri zuenez geroztik, erasorik odoltsuena izan da atzokoa. 21 hildako eta 45 zauritu utzi ditu bonbardaketak Sauango eremuan.

Berez, larunbatetik astebeteko menia humanitarioa zegoen hitzartuta, baina, joan den maiatzean bezala, irudi luke ez dela beteko. NBE Nazio Batuen Erakundearen bozeramaile Stephane Dujarricek iragarri zuen baldintzarik gabeko su-eten humanitarioa.

Uztailaren 11tik uztailaren 17ra arte hitzartu zuten menia, ramadanaren bukaera arte. Uztailaren 10ean eraso gogorrak egin zituen Saudi Arabiak; horietako batean, zortzi zibil hil ziren Sanan.

Martxo amaieran Saudi Arabiaren bonbardaketak hasi zirenetik, 3.000 lagun inguru hil dira Yemenen. Milioi bat lagunek etxetik alde egin dutela uste da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.