Kamien Pomorskiko (Polonia) gizarte aterpetxe batean gertatutako sutean gutxienez 21 lagun hil eta hogei zauritu dira. Sutea bart gauean hasi da eta eraikina berehala suntsitu dela jakinarazi dute suhiltzaileek.
Ezbeharraren unean, 77 pertsona zeuden aterpetxe barruan, horien artean hainbat haur eta emakume.
Polizia sua zergatik hasi zen ikertzen ari da. Hondakinen artean biktima gehiago egotea ez dute baztertu osasun zerbitzuek.
mundua
Gutxienez 21 lagun hil dira sute batean, Polonian
Ezbeharraren unean, 77 pertsona zeuden gizarte aterpetxean, horien artean hainbat haur eta emakume.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu