Gutxienez 21 lagun hil ditu 'Irene' urakanak AEBetan
WASHINGTON.Irene urakanak gutxienez 21 hildako eragin ditu AEBetako ekialdean, eta Barack Obama presidenteak erran du haren ondorioetatik berreskuratzeko «denbora» beharko dutela. Galera ekonomikoak gutxienez 690 milioi euro eta 2.800 milioi euro artekoak izan daitezkeela diote agintariek. Atzo AEBetatik Kanadara igaro zen Irene, jada ekaitz bihurtuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu