Irakeko inbasioa
Gutxienez 21 lagun hil dituzte Bagdageko kartzela bat erasotuta
Gutxienez 21 lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Bagdageko espetxe bat morteroekin erasotuta. AEBetako polizia informazioek zabaldu dutenez Abu Gharib espetxea 18 morterorekin erasotu dute. Soldadu estatubatuarrek han sartzen dute preso hartutako jendea, eta hildako eta zauritu guztiak presoak dira.
18 morterorekin erasotu duten kartzela Irakeko handienetakoa da, eta era guztietako presoak zeuden, ohikoak, nahiz matxinatuak. Lehen Sadan Huseinen aldeko indarrek erabiltzen zuten espetxe hori, eta orain koalizioko indarrek darabilte, preso hartutakoak sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu