Ameriketako Estatu Batuak

Gutxienez, 22 lagun hil dituzte gaur AEBetako unibertsitate batean bi tiroketetan

Virginiako Unibertsitate Teknikoan izan da gertaera. Ameriketako Estatu Batuetako kanpus batean inoiz izan den hilketarik handiena da.

2007ko apirilaren 16a
19:02
Entzun
Gutxienez, 22 lagun hil dituzte gaur Virginiako (Ameriketako Estatu Batuak, AEB) Unibertsitate Teknikoan izandako bi tiroketetan. AEBetako kanpus batean inoiz izan den hilketarik handiena da.

Lehen tiroketa hango goizeko 7:15ean hasi da, eta bigarrena bi ordura.

Nahaste handia sortu da, eta klaseak bertan behera utzi dituzte. "Unibertsitateak samin handia du eta beldurtuta dago", esan du Charles Steger unibertsitateko presidenteak. Hildakoen senideei elkartasuna adierazi die. AEBetako arduradunak hildakoak identifikatzen hasi dira. Hildakoen artean, tiro egin duen pertsonetako bat dago.

26.000 ikasle ditu Virginiako Unibertsitate Teknikoak. 2006an ere izan zen hildakorik han, preso batek kartzelatik ihes egin eta zaintzaile bat hil zuelako; unibertsitatean gorde zen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.