Joan den astean xiiten santutegi sakratua suntsitu zutenetik etengabeak dira suniten eta xiiten arteko erasoak. Atzo esaterako, 69 lagun hil ziren gutxienez mezkiten gerra deitutakoa dela eta.
Gaur goizean beste eraso bat ere izan da Bagdad hiriburuko autobus geltokian. Bonba auto bat zartarazi dute eta hiru lagun hil dira. Eraso berean 15 lagun zauritu dira. Poliziak jakinarazi duenez patruila baten bidean zegoen auto baten azpiko aldean zegoen jarrita lehergailua.
Iraken okupazioa
Gutxienez 23 lagun hil dira Bagdaden bonba auto batekin egindako erasoan
Hildakoak 23 izan dira gutxienez eta zaurituak 58 inguru, gehienak zibilak. Poliziaren kontrol baten ondoan egin du eztanda bonba autoak. Erasoa goizeko 09:30 aldera izan da Bagdad ekialdean, gehienak xiitak dira bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu