mundua

Gutxienez 23 lagun hil dira Beiruten, lehergailu batek eztanda eginda

Irango enbaxadatik gertu izan da erasoa.

2013ko azaroaren 19a
11:41
Entzun

Bi leherketa izan dira Beiruten, Libanoko hiriburuan, Irango enbaxadaren egoitzatik gertu. Iturri ofizialen arabera, lagun batek bere burua eztandarazi du oinez ari zela; bigarrena, berriz, auto bat gidatzen ari zen pertsona batek ibilgailua leherrarazita izan da.

Erasoan 23 lagun hil eta 146 zauritu dira gutxienez, Libanoko Osasun ministro Ali Hassan Jalilek jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.