Istripua

Gutxienez 24 lagun hil dira Galizian, tren bat bidetik irtenda

Bagoi guztiak gelditu dira errailetatik kanpora; hiruk su hartu dute, eta bat erabat birrinduta gelditu da.

2013ko uztailaren 24a
22:43
Entzun

Tren istripu larria gertatu da Galizian: Madrildik Ferrolera zihoan tren bat bidetik atera da iluntzeko 20:42an. Istripua Santiago parean gertatu da, Angrois auzoa: Alvia etxeko trenaren bagoi guztiak gelditu dira errailetatik kanpora; gutxienez hiruk su hartu dute, eta haietako bat erabat birrinduta gelditu da. Denera 240 bidaiari inguru zeramatzan trenak, eta Renfe enpresaren lehen kalkuluen arabera, gutxienez 24 pertsona hil dira. Dena den, trenaren inguruan barreiatutako gorpu gehiagoren berri eman dute lekukoek, eta Galiziako Xuntaren lehen kalkuluen arabera, 35 ere izan daitezke. Zaurituak, berriz, «dozenaka» izan daitezkeela zabaldu dute bertako hedabideek. Santiagoko Unibertsitateko ospitalera gutxienez 50 eraman dituzte segituan.

Lehen zantzuen arabera, trena Ourensetik Santiagora bideko bihurgune itxienean irten da bidetik, AHTarentzat prestatutako errailetan. Istripua gertatu eta berehala bertaratu dira erreskate zerbitzuak eta anbulantziak, trenean harrapatuta dauden pertsonei laguntzeko. Hainbat auzotarrek ere tapakiak eskaini dizkiete zaurituei.

Galiziaren Eguneko zubiko lehen egunean gertatu da istripua: herritar ugarik baliatzen dute data hori oporretara joateko. Horregatik, trena aski beteta zihoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.