Gutxienez 24 soldadu hil dituzte Hego Sudanen
JUBA. Hego Sudango armadako bozeramaile Philip Aguerrek adierazi du gutxienez 24 soldadu hil direla talde armatu batek Jonglei estatuan jarritako segadaren ondorioz. Armadak uste du Murle tribuko gazteek lagundu dietela erasotzaileei, eta Hego Sudango Gobernuak Jonglei desarmatzeko kanpaina bat hasi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu