Iraken, Faluja herrian, hileta elizkizun batean bonba-auto bat lehertarazi dute gaur eta gutxienez 25 lagun hil dituzte. Zaurituak, 30etik gora dira; haietako batzuk oso larri daude. Suizida batek zeraman autoa, polizia iturriek esan dutenez.
Herriaren erdialdean gertatu da atentatua, eta ehunka lagun ari ziren parte hartzen hiletako ibilbidean.
Falujan suniak dira gehiengo, eta eraso ugari izan da han azken urteetan. Duela astebete, kasu, bonba-auto baten leherketaren ondoren sei lagun hil ziren, eta geroko borroketan beste hiru zendu ziren.
Irak
Gutxienez 25 lagun hil dituzte Falujan, hileta batean
Bonba-autoa lehertarazi du suizida batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu