Gutxienez 25 lagun hil dituzte atentatuan gaur Iraken. Erasoa herrialdearen iparraldeko Tal Afar hiriko futbol estadio batean gertatu da. Hango poliziaren arabera, bonba autoa leherrarazi dute zelaian bertan, eta, ondoren, suizida batek gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazi ditu.
Ehundik gora dira zauritutakoak.
Tal Afar hiria Mosuldik 70 kilometrora dago, eta turkomano xiitak dira bertako biztanleriaren gehiengoa.
mundua
Gutxienez 25 lagun hil dituzte Iraken, atentatuan
Erasoa Tal Afar hiriko futbol estadio batean egin dute, herrialdearen iparraldean. Bonba autoa zaratarazi dute lehenik, eta suizida batek gainean zeramatzan lehergailuak leherrarazi ditu ondoren. Ehundik gora dira zauritutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu