Gutxienez 25 pertsona hil dira gaur Bangladesheko ehungintza enpresa batean izan den sutean. Ha-Meem Group Ltd. konpainiaren lantegian 10.000 lagun baino gehiagok egiten du lan, batez ere emakumeak, eta Arifa Ahmed arduradunetako batek Reuters berri-agentziari adierazi dionez, gehienak bazkaltzera joanak ziren sua piztu denean.
Sutea arratsaldeko 13:15ean hasi da (goizeko 8:45 Euskal Herrian), eta suhiltzaileek uste dute eraikineko kantina bateko gas-labe batek eragin duela. Suhiltzaileek bost minututan itzali dituzte sugarrak eta erreskateko taldeek hondakinen artean gorpuak bilatzen jarraitzen dute.
Ezbeharra Ashulian gertatu da, Dacca hiriburutik 25 kilometro iparraldera. Daccako Ospitale Unibertsitarioko osagile batek jakinarazi du 12 gorpu jaso dituztela bertan, eta beste gorpu batzuk Ashuliako lau ospitaletan daude. Poliziaren eta suhiltzaileen arabera, hildako gehiago egon daitezke, zauritu batzuen egoera kritikoa delako.
SUTEA
Gutxienez 25 pertsona hil dira Bangladesheko lantegi batean izan den sutean
Goizean piztu da sua, eta langile gehienak bazkaltzera joanak ziren. Hondakinen artean gorpu gehiagoren bila jarraitzen dute erreskate taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu