Irak

Gutxienez, 26 lagun hil dituzte Iraken atentatu batean

Eraso suizida egin dute Hilla hirian, auto-bonba baten bidez. 80 lagun zaurituta daude.

2007ko uztailaren 24a
12:54
Entzun
Auto-bonba bat lehertarazita atentatu suizida egin dute gaur Hilla (Irak) hirian eta, gutxienez, 26 lagun hil dituzte. 80 lagun zaurituta daude.

Hiriaren erdialdean lehertu dute auto-bonba, haurrak izateko ospitale baten ondoan. Jendea ugari zen kalean, lanera sartzeko ordua zutelako askok.

Polizia iturrien arabera, agintariek oraindik ez dakite zein izan den erasoaren helburua.

Bagdad hiriburutik hegoaldera dago Hilla, ehun kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.