Iraken okupazioa

Gutxienez 26 soldadu irakiar hil dira Bakuban, Armadaren jangela baten kontrako atentatuan

Ekintzaile suizida batek egindako erasoaren ondorioz, gutxienez 26 soldadu irakiar hil dira Bakuba hirian, Armadaren egoitza bateko jangelan. Militar jantziekin sartu da ekintzailea, eta soldaduak bazkaltzera sartu direnean eztandarazi ditu lehergailuak.

2005eko ekainaren 15a
16:10
Entzun
Irakeko Armadako patruila bateko kideak otordua egiten ari ziren unean eztandarazi ditu ekintzaileak gorputzera lotuta zituen lehergailuak.

Bakuba triangelu sunia esaten dioten eremuan dago, hau da, Saddam Husseinen aldeko erresistentziak indarrik handiena duen gunean. Inguru hartan ugariak izaten dira AEBetako Armadaren eta Irakeko segurtasun indarren kontrako erasoak. Urrutra joan gabe atzo gutxienez sei lagun hil ziren Bakuban bertan bonba-auto baten leherketak harrapatuta.

Kirkuken, berriz, 24 pertsona hil ziren atzo beste ekintzaile suizida batek egindako erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.