Gutxienez 260 lagun hil dira gaur Homs hirian (Siria), Baxar al-Assad presidentearen aldeko indarren bonbardaketa baten ondorioz. Siriako Kontseilu Nazionalaren datuen arabera, "Baxar al-Assaden erregimenaren hilketa basatienetako bat" izan da, pasa den martxoan matxinadak hasi zirenetik.
Horrekin batera, nazioarteari eskatu dio "isiltasun lotsagarria" albo batera utz dezala, eta egoeraren aurrean esku har dezala.