Ahmed al-Loz Kafr al-Xeikheko gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, uretan hilik topatu dituzten pertsonetatik gutxienez bi adingabeak dira. Egiptoko, Siriako eta Afrikako hainbat herrialdetako herritartasuna dute ontzian zihoazen errefuxiatuek. Al-Lozek erran duenez, 600 bidaiaritatik 105 erreskatatu dituzte; kostako Metubes hiriko alkatearen arabera, baina, 150 dira bizirik ateratakoak, MENA agentziak argitaratu duenez.
Niloren deltako Raxid hiritik hamabi kilometro ekialdera hondoratu da ontzia, eta arrantzaleen ontzi batek eman die horren berri kostazainei.
Europara ailegatu nahi dute errefuxiatuen irteera portu nagusiak Libia eta Turkia izan dira orain arte, baina gero eta gehiagok jo dute Egiptora azken aldian. MENA agentziaren arabera, gaurkoa da orain arte atera den ontzirik handienetakoa.