Afganistan

Gutxienez 30 ekintzaile hil dituzte sarekada batean

AEBek zuzenduriko Armadak 30 ekintzaile hil ditu gutxienez Afganistan hegoaldean egin duen sarekada batean. Armadako ordezkariek jakinarazi dutenez erasoa Sangin auzoan izan da. Bertan, Helmand eskualdean, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko 3.000 kide hedatu dira eskualdearen kontrola hartzeko. Abuztuan, NATOk gidatutako indarrek hartuko dute AEBek gidatutako indarren lekukoa, Afganistango hegoaldea kontrolatzen saiatzeko.

2006ko uztailaren 11
12:57
Entzun
Hain zuzen ere, Donald Rumsfeld AEBetako Defentsa idazkaria Kabul dago. Hamid Karzai Afganistango presidenterai babesa emateko eta NATOk hartuko duen lekukoari buruz hitz egiteko, besteak beste.

Saginen izan diren borroketan helikopetoro bat suntsitu dute. Iturri militarren arabera, helikopteroak matxura izan du eta behartuta lurreratu behar izan du. Matxura konpontzea ezinezkoa zela ikusita helikopteroa suntsitzea erabaki dute, beti ere iturri militarren arabera. AEBek zuzenduriko Armadako iturriek azaldu dutenez, ez da hildakorik egon soldadu afganistandar eta azterritarren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.