Teherango Unibertsitateko Sismologia zentroak jakinarazi duenez, lurrikara Dubain, Qatarren eta Bahrainen ere nabaritu dute, eta ordubetean bost astindu izan dira.
ISNA berri agentziaren informazioaren arabera, herri batzuk "erabat suntsituta" geratu dira, eta egon zitezkeen biktimak bilatzeko "ordulariaren kontrako lasterketa" egin behar izan dute erreskate taldeek. Teheran hiritik hainbat anbulantzia atera dira, eta gobernuak lau probintziako taldeak jarri ditu kudeaketa lanetan.
Lurrikara izandako inguruan Errusiarren laguntzaz eraikitako zentral nuklearra ez da kaltetu, eraikuntzan parte hartu zuen enpresak ziurtatu duenez.