Iraken okupazioa
Gutxienez 30 lagun hil dituzte Iraken bonba-auto bat leherrarazita
Irakeko Mahmudija hirian bonba-auto bat leherrarazi dute gaur, eta gutxienez 30 lagun hil eta 35 zauritu dituzte. Autoa erietxearen aurrean zegoen, eta Irakeko Poliziaren bi ibilgailu inguruan aparkatu dituztenean lehertu da. Hildako guztiak zibilak direla jakinarazi du Irakeko Barne Ministerioak.
Bagdad hegoaldean dago Mahmudija hiria. Ez dakite eraso suizida izan den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu