Pakistan

Gutxienez 30 lagun hil dituzte Karatxiko aireportuan

Pakistango aireportu handienean sartu ziren atzo ekintzaileak.

Bart gaueko leherketek eragindako suteak aireportuaren inguruetatik ikus zitezkeen. REHAN KHAN / EFE
2014ko ekainaren 9a
12:17
Entzun

Pakistango aireportu handiena da Karatxikoa. Atzo, ekintzaile talde bat sartu zen bertan, eta iturri ofizialen arabera, lehergailuak jaurti eta bertan zeuden segurtasun indarren aurka tiroka hasi ziren. Gutxienez 30 dira hildakoak, tartean ekintzaile guztiak. Horretaz gaiin gutxienez 23 lagun zauritu dira enfrentamenduetan, haietatik lau larri.

Hasiera batean ekintzaileek hegazkin bat bahitu zutela zabaldu bazen ere, iturri ofizialek gezurtatu egin dute halakorik. Baina zehaztu dute, gutxienez hegazkin bat hustu behar izan zutela, bidaiariak babeste aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.