Mundua

Gutxienez 31 lagun hil dira Iraken, bi ekintzaile suizidak eragindako leherketetan

2008ko maiatzaren 1a
19:14
Entzun
Bi ekintzaile suizidak gorputzari itsatsitako lehergailuak zartarazi dituzte Irakeko Balad Ruz herrian, merkataritza eremu batean. Armadako jeneral batek agertu duenez, bakoitzak leku batean eragin dituzte leherketak, eta, ondorioz, 31 lagun hil dira gutxienez, eta 60tik gora dira zaurituak.

Bakuba hegoaldean dago Balad Ruz, hots, Al Kaedak indar handia duen eskualdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.