Gutxienez 33 pertsona hil eta 50 inguru zauritu dira bart gauean, Bagdadeko poliziaren kontrol postu baten aurkako atentatuan. Gehiengo xiita duen Al Kazimija auzoan izan zen erasoa, Bagdad iparraldean.
Bagdad iparraldean, baina Saaba al Bur auzoan hiru pertsona hil eta hamabost zauritu ziren, beste eraso batean.
Azken egunetan, ugaritu egin dira gehiengo xiita duten auzoen aurkako atentatuak. Duela lau egun, esaterako, hogei pertsona inguru hil ziren beste atentatu sorta baten ondorioz.