Uzbekistan Airways hegazkin garraio kanpainia nazionalekoaireko baten istripuan, 37 bidaiari hil ziren atzo Tashkent hiriburuko aireportuan, Itar TassErrusiako prentsa agentziak zabaldu zuenez. Hedabide horren arabera, lurrera jausitako hegazkina Antonov-24 motako bat zen eta, Uzbekistango Larrialdi Egoeretako Ministerioak emandako datuen arabera, Iak-40 motakoa zen. Interfax agentziak zioenez, berriz, istripu horretan bizia galdutakoak 46 ere izan daitezke.
Ezbeharra, antza, arratsaldeko 19:45ean gertatu zen (16:45ak Euskal Herrian), bidaiari hegazkina Tashkenten lurreratzera zihoala, Itar Tassen arabera, eta aireportutik 5 eta 10 kilometro bitarteko eskualde batean gertatu zen, beste berriemale batzuen arabera. Tashkentetik 650 kilometrora Afganistanekiko mugatik hurbil den Termez hiritik zetorren Uzbe-kistango barne lineetako airekoa, eta aireportuko pistak ukitzean lehertu zen, Itar-Tass agentziak emandako albisteak zioenez.Behe laino arin bat bazegoen, baina, aireportuko arduradunen iritzian, ez zen hegazkinen lurreratzea eragozteko modukoa.Agintariek baztertu zuten, dena den, atentatu baten ondorioa izan dela. Poliziak, haatik, istripu gunearen inguruak itxi zituen eta tokiko agintariek gertatutakoaz argibide gehiago emateari uko egin zioten. Uzbekistango presidente Islam Karimov ezbeharraren gunera joan zela besterik ez zen jakitera eman. Uzbekistaneko Larrialdi Egoeretako Ministerioak ez zuen zehaztu eroritako hegazkina Iak-40 motakoa zela. Aireko mota horrek hiru erreaktore ditu eta berrogei bat bidaiari hartzen ahal ditu. Errusiako Itar Tass prentsa agentziaren arabera, aldiz, istripuz lurreratu zen hegazkina Antonov-24 motakoa zen. Ukrainian fabrikatutako bi helizetako aireko horrek 50 bidaiari inguru eraman ditzake. Iak-40 motakoa izan edo Antonov-24 motakoa izan, Sobiet Batasun ohiaren garaietako hegazkin zibilen segurtasun maila nahiko zalantzazkoa dela salatu izan da askotan. Iaz, Irango Armadaren Iliushine-76 hegazkin bat lehertu zen, Irango hego-ekialdeko mendi bat jota, eta ezbehar horretan 276 lagunek galdu zuten bizia, gehienak militarrak.
UZBEKISTAN
Gutxienez 37 lagun hil dira, hegazkin bat erorita, Tashkenteko aireportuan
Iak-40 aireko zibila Termez hiritik heldu zen eta lurrera jausi zen, lanbroarengatik antza; agintariek diote ez dela atentatua izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu