Gutxienez 39 lagun hil eta ehun inguru zauritu dituzte Pakistanen, aldi berean eginiko bi eraso suizidatan, hango Poliziak jakinarazi duenez. Atentatuak ekialdeko Lahore hiriko merkatu batean egin dituzte.
Poliziak dioenez, 12:45ean gertatu dira bi erasoak -7:45 Euskal Herrian-. Suizida batek autobus geltoki batean lehergaiak zartarazi ditu, eta bertzeak, berriz, segurtasun indarren konboi batetik gertu. Poliziaren arabera, atentatuaren helburua Armada zen, merkatua Lahoreko gune militarrean baitago. Hildakoetako sei dira militarrak.
Mundua
Gutxienez 39 lagun hil dituzte Pakistanen, bi eraso suizidatan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu