Irak

Gutxienez 4 hildako eta 54 zauritu Najafen, bonba-autoz egindako atentatuan

Ali imanaren meskitari eraso diote, hau da, xiiten erromesaldi gune nagusietako bati. Bihar Legebiltzarrerako hauteskundeak dira egitekoak Iraken, eta bozen kontra ari dira erreboltariak.

2010eko martxoaren 6a
18:30
Entzun
Bonba-autoa leherrarazi dute gaur goizean Irakeko Najaf hirian, Ali imanaren meskitan, musulman xiiten erromesaldu gune nagusietako batean. Gutxienez lau dira hildakoak eta 54 zaurituak. Lau hildakoak eta zaurituetako 17 irandarrak dira, asko baitira Irandik Irakera Aliren meskitara joaten diren erromesak.

Bihar Legebiltzarrerako hauteskundeak dira egitekoak Iraken, eta bozen kontra ari dira erasoak egiten erreboltariak. Hain zuzen ere, Irakeko musulman sunitei eskatu diete hauteskundeetan ez parte hartzeko, botoa eman eta bozei zilegitasuna emanez gero xiiten boterea areagotuko dutela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.