Mundua

Gutxienez 40 pertsona hil dira Iranen, hegazkin istripuan

Zortzi bidaiari bizirik atera dira. Taban Airlines konpainiako hegazkina Teherandik aireratu berria zen.

Irango segurtasun indarrak hegazkinaren hondakinak aztertzen. ABEDIN TAHERKENAREH / EFE
2014ko abuztuaren 11
09:05
Entzun

Orotara 40 bidaiari eta eskifaiako zortzi kide zihoazen hegazkinean atzo goizean, Teherango aireportutik aireratu zenean. Irten eta minutu gutxira, ordea, zuhaitz batzuk jo zituen airekoak, eta 38 lagun hil ziren. Beste hamar pertsona zaurituta eraman zituzten erietxera, eta ordu gutxiren buruan zendu ziren.

Teherandik Tebas aldera zihoan Taban Airlines konpainako hegazkina; motorretako bat hondatu, eta istripua izan zuen. Agintariek dagoeneko eskuratu dituzte kaxa beltzak, eta ikerketa bat abiatu dute, zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.