AEBetako militar buru batek esan duenez, Gobernadorearen egoitzara buruzagi amerikarrak bueltatzea nahi dute, eta berriz ere Najafeko hiria beraien esku izatea.
Hiru atentatu Bagdaden
Auto-bonba batekin atentatua egin dute gaur Bagdaden, eta gutxienez bost irakiar eta AEBetako soldadu bat hil. Atentatua 'eremu berdea' deiturikoaren sarreran egin dute, hau da, okupazioaren koalizioak egoitza duen lekuan. AEBetako armadak Al Kaedarekin erlazionatzen duen Jordaniako talde batek beregain hartu ditu leherketook.
'Eremu berde'-ko hegoaldeko sarreran egin dute hiru atentatuetan gogorrena. Jendea lanera zihoala egin du eztanda auto-bonbak, eta sei lagun hil eta 20bat zauritu dituzte. Ordu horretan jende asko zebilen han, lanera bidean, Koalizioaren behin-behineko gobernuaren egoitzara bidean.
Ez da hori izan gaurko atentatu bakarra, Iraken. Bestalde, Bagdad ipar-ekialdean alderdi kurdu batek duen egoitzan ere bi bonba lehertarazi dituzte, lau lagun zaurituz.
Hirugarren atentatu bat ere egin dute, eguerdia pasata, hiriaren erdialdean, eta han bi lagun zauritu dira. Palestine hotelaren inguruan izan da leherketa.
"Muntada Al Ansar" webgune arabiarrera bidaliriko mezu bateanJordaniako "Tawhid wa Yiahad" (Jainkoaren eta Gerra santuarenbateratzea) talde armatuak bere gain hartu du atentatuaren burujabetza. AEBtako armadaren iturrien araberatalde jordaniarrak Al Kaedarekin erlazioa izango luke. Dena den oraindik ziurtatzeke dago mezuaren benetako egilea "Tawhid wa Yiahad" den ala ez.
Nekazaritza saileko funtzionaria hil dute
Nekazitza ministerioko goi funtzionari Najib Mohamed eta bere auto-gidaria hil dituzte gaur, Kirkuken. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, erreboltari irakiarrek funtzionari irakiarra zihoan autora tiro egin dute. Mohamed lanera zihoan.
Iraken inbasioa
Gutxienez 41 gerrilari xiita hil dituzte koalizioko gerlariek, Najafen
Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren 41 jarraitzaile hil dituzte, gutxienez, AEBetako soldaduek. Xiitak AEBetako buruzagiek erabilitako egoitza batean babestuta zeuden, baina, soldadu estatubatuarrek egoitza hori berreskuratu dute gaur. Horretarako borroka gogorrak egin behar izan dituzte, eta gutxienez 41 irakiar hil. Muktada al-Sadr buruzagi xiita ere hiri horretan dago babestuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu