Afganistan

Gutxienez 41 lagun hil dituzte Kabulen, xiiten kontrako atentatu batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, Amaq berri agentziaren bitartez.

Atentatuaren lekua, erasoaren ostean. HEDAYATULLAH AMID, EFE
2017ko abenduaren 28a
07:55
Entzun

Meskita bat, Koranaren eskola bat eta berri agentzia bat dauden lekuan eztanda handia izan da, han 10:30ak zirenean. Kultur etxea ere bada leku hura, eta, Nasrat Rahimi Afganistango Barne Ministerioko bozeramaileak esan duenez, eztanda izan den unean ekitaldi bat egiten ari ziren. Jende ugari zegoen, eta gutxienez 41 lagun hil eta 30 zauritu dituzte.

Basir Mujahid Kabulgo Poliziaren buruaren arabera, xiiten kontrako atentatua izan da. "Inguru horretako eraikin gehienak xiitenak dira".

Atentatugile batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du beheko solairuan. Han ekitaldi jendetsua egiten ari ziren, poliziaburuaren arabera. Goiko solairuan dago informazio agentzia. "Aurreneko leherketaren ostean beste bi izan dira, eraikinaren irteeran". Hala ere, esan du aurreneko leherketak eragin dituela hildako gehienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.