Migrazioa

Gutxienez 41 migratzaile hil dira Grezia inguruan, bi itsasontzi hondoratuta

Zortzi haur behintzat badaude hildakoen artean, eta ez dakite zenbat jende zegoen itsasontzietan.

2016ko urtarrilaren 22a
18:35
Entzun

Dozenaka migratzaile garraiatzen ari ziren bi ontzi ondoratu dira gaur goizaldean, eta gutxienez 41 lagun hil dira Egeo itsasoan, Grezia inguruan.

Kostazainek jakinarazi dutenez, urperatu den lehen ontzian berrogei lagun zihoazen, eta sei ume eta emakume bat hil dira. Gainerakoak kostan erreskatatu dituzte; ur hotzak erasanda hipotermiarekin, haur bat. Antza denez, Farmakonisi islaren kontra talka egin du ontziak.

Ondoratu den bigarren ontzia egurrezkoa zen, iturri berberen arabera. Han zihoazen hamalau lagun hil dira, tartean bi haur. Ez dakite zenbat lagun zeuden itsasontzi hartan, eta hildakoen kopuruak gora egin dezakeen beldur dira. Kalomimos irlaren inguruan izan da bigarren ondoratzea, eta erreskate lanetan ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.