Gutxienez 42 pertsona hil dira Afganistanen, Nimroz probintziako Zaranj hirian eta Kunduz probintziako Daxt-eArtxinizandako lau atentatu suizidetan. Hildako gehienak zibilak dira. Afganistango Poliziaren arabera, beste 130 lagun inguru zauritu dira erasoetan.
Herrialdearen hegoaldean dagoen Zaranj hirian hiru eraso egin zituzten. Erasotzaileek hiriko toki jendetsuenetan leherrarazi zituzten lehergailuak. Probintziako Polizia buruak azaldu duenez, lehen bi lehergailuak hiriaren erdialdean egin zuten eztanda, azoka eta irrati baten egoitzaren ondoan. Hirugarren lehergailua, berriz, erietxe baten sarreran jarri zuten. Guztira, 30 pertsona hil ziren: 26 zibil eta lau polizia. Erasoaren unean, eguerdi partean, jende asko zebilen azokan. Izan ere, gaur jai eguna dute islamistek Ramadanaren hilabete sakratuaren amaiera ospatzeko. Hori horrela, hildako gehienak erosketak egiten ari ziren herritarrak dira.
Polizia iturrien arabera, atentatu suiziden aurretik, segurtasun indarrek soinean lehergailuak zeramatzaten hiru matxino hil zituzten Zaranjen. Beste bi ustezko erasotzaile, berriz, astelehenean atxilotu zituzten, eta atentatu bat prestatzen ari zirela leporatuta. Zaranj hiria Iranetik gertu dago, eta Afganistangoinguru lasaienetakoa da. Herrialdearen hego ekialdeko probintziekin alderatuta, eraso gutxi egiten dituzte bertan.
Atzoko laugarren atentatu suizida herrialdearen iparraldean dagoen Kunduz eskualdean gertatu zen. Poliziak jakinarazi duenez, gutxienez, hamabi pertsona hil ziren eraso horretan. Inork ez ditu atentatuak bere gain hartu.
Herenegun, Afganistan iparraldeko Ixkamix hiriko beste eraso batean bost pertsona hil zituzten, auto bat leherrarazita. Erasoa gertatu zen Ixkamix hiriko alkatea, Afganistango Bake Kontseiluko kide bat eta hiru bizkarzain hil zituzten. Kasu horretan ere atentatua merkatu baten ondoan egin zuten. Ekintza hori talibanek hartu dute bere gain.
Gutxienez 42 lagun hil dira Afganistango lau atentatu suizidatan, zibilak gehienak
Hegoaldeko Zaranj hirian hiru lehergailuk egin dute eztanda; horietako bik merkatutik gertu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu