munDUA

Gutxienez 43 lagun zendu dira Afganistanen izandako bost atentatutan

Talibanek erasoaren egileak ez direla adierazi dute ohar bidez eta atentatuak gaitzetsi dituzte.

2009ko abuztuaren 26a
18:46
Entzun
Bost bonba autok eztanda egin zuten atzo Kandaharen (Afganistango hegoaldean) eta gutxienez 43 lagun hil eta 65 zauritu dira. Eztandak nazioarteko agentzia humanitarioen ondoan zartarazi dituzte. Atentatuen egileak ez direla adierazi dute talibanek ohar bidez eta erasoak gaitzetsi dituzte.

Eztandak Afganistango presidentetzarako bozetako lehen emaitzak jakin ostean gertatu ziren. Horietan Hamid Karzai jarduneko presidentea Abdula Abdula Atzerri ministro izandakoaren aurretik doa bi puntuko aldearekin, bozen %17 zenbatu direnean. Karzaik botoen %43 eskuratu ditu; Abdulak, aldiz, %34.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.