mundua

Gutxienez 45 lagun hil dira Afganistanen, elurteen ondorioz

Mandol barrutia izan da kaltetuena, Nuristan probintzian. Hurrengo asteetarako prezipitazio gehiago espero dituzte.

2012ko martxoaren 12a
10:05
Entzun

Gutxienez 45 lagun hil dira Afganistango Nuristan probintzian izandako elur-jausien eta elurteen ondorioz. Hala jakinarazi du AIP berri agentziak. Hildakoen artean haurrak eta emakumeak daudela nabarmendu dute.

Mandol barrutiko bi herri izan dira kaltetuenak, eta gutxienez hamahiru etxebizitza erabat estalita daude. Nuristango agintariek azaldu dute Mandol barrutia "baztertuta" dagoela, eta errepide gehienak elurrak estali dituela.

Pasa den astean 140 lagun inguru desagertu ziren elur-jausi baten ondorioz, Badakhshan eskualdean.

Neguan, oro har, elurte bortitzak jasan dituzte Afganistanen, eta iragarpenen arabera, prezipitazio gehiago egongo dira hurrengo asteetan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.