Kerbala hiriaren erdialdean leherketa handia izan da arratsaldean eta, gutxienez, 50 pertsona hil dira atentatuaren ondorioz eta 70 zauritu, Al Arabiya telebista kateak esan duenez.
Suizida batek bonba-autoa lehertarazi duela esan dute, eta hildako asko umeak, emakumeak eta aiton-amonak izan daitezkeela. Zauritu asko, gainera, oso larri daude, eta hildako kopuruak nabarmen egin dezake gora.
Bagdad hiriburutik 110 kilometrora dago Kerbala, hegoaldera, eta xiitak bizi dira, batik bat.
Irak
Gutxienez, 50 pertsona hil dituzte Kerbalan atentatuan
Bonba-auto baten leherketa handia izan da Irakeko hiriaren erdialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu