Mundua

Gutxienez 500 lagun hil dira Taiwanen, tifoiaren ondorioz

Lur jauzien azpian oraindik 300 lagun daude harrapatuta.

2009ko abuztuaren 14a
16:44
Entzun
=iMorakot= tifoiak kalte larriak eragin ditu Taiwanen. Zenbaki ofizialek, 117 hildako, 59 desagertu eta 45 zauritu daudela dioten arren, Ma Ying Jeou Taiwaneko presidenteak adierazi du hildakoak 500 lagun izan daitezkeela. Gainera, lokatz azpian 300 lagun harrapatuta egon daitezkeela eta 1.000 lagun baino gehiago isolatuta daudela adierazi du.

Tifoia duela aste bete pasa zen eta orain kalte guztiak zenbatzen ari dira herrialdeko agintariak. Denboraleak azpiegiturak, etxebizitzak eta uztak txikitu ditu eta desegindakoa berreskuratzeko 120.000 milioi dolar taiwandar (2.550 milioi euro baino gehiago) beharko direla aurrikusi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.