Mundua

Gutxienez 60 lagun hil dira Pakistanen izandako bi atentatutan

Islamabadetik gertu bi bonba lehertarazi dituzte bi ekintzaile suizidak, bata lantegi bateko sarreran eta bestea saltoki gune batean.

2008ko abuztuaren 21a
13:43
Entzun
Taxilan, gutxienez 60 lagun hil eta beste 45 zauritu dira bi ekintzaile suizidak gainean zeramaten lehergailuak eztandarazita. Bi atentatuak ia aldi berean izan dira, bata armak egiten dituen lantegi bateko sarreran eta bestea Wah Cantt inguruko saltoki gune batean. Erasoa izan eta minutu gutxira, osasun zerbitzuak gerturatu dira zaurituak artatzera.

Azken aldian, Pakistan eraso suizida asko ari da jasaten. Talibanek hartu dituzten beren gain atentatu horiek. Azken hamar egunetan esaterako, 50 lagun hil dira herrialdeko Peshawar, Dera Ismail Khan eta Lahoren izan diren eraso suizidetan. Gainera, talibanek ohartarazi dutenez, Pakistango armadak Bajaurren ekintzaileen kontra erasoak egiten jarraitzen badu, gaurkoren moduko atentatuak egiten jarraituko dute datozen egunetan ere.

Horrez gain, Bajaur zonaldean, Pakistan eta Afganistango mugan, azken egunetako tribuen arteko borroketan 600 lagun baino gehiago hil dira. Gainera, atzo, segurtasun indarrek erasoaldi militarra hasi zuten Kurram zonaldean, tribuen arteko borrokak ‘gelditzeko’.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.